Albisteak

 

Angelun (Lapurdi), gizon batek, tiroka hil ditu emaztea eta euren bi alabak, 11 eta 17 urtekoak. Gizona, hilda agertu da etxean; bere buruaz beste egin duela uste da.

Bestalde, Gasteizen, 60 urteko andre bat hil duela aitortu du gizon batek; Zadorra ibaian aurkitu dituzte gorpuzkiak. Atxilotu egin dute hilketa aitortu duen gizona.

Lekeitioko Udalak Gasteizen eta Angelun indarkeria matxistaren ondorioz gertatutako erailketak gaitzesten ditu eta Potxuak Martxan emakume taldeak egingo duen elkarretaratzean parte hartzeko deia egiten du.

Elkarretaratzea gaur, ekainaren 22an, eskolapean izango da 20:00etan.

DENOK DAUKAGU INDARKERIA MATXISTAREN AURKA EGITEKO ERANTZUNKIZUNA