Albisteak

 

Zorionak partehartzaileei eta txapelketa hau aurrera eraman duzuen herritarroi!

Euskal Herriko muslari onenak izan dira Lekeition asteburuan. Goizean goiz habiatu zen txapelketa. Muslariak Independentzia plazara agertu ziren izena ematera eta Aittitta Txiki kultur taldearen inguruan elkartutako herritarrek prestatutako kafe goxoa izan zuten bertan.

Izena eman ondoren ekitaldia burutu zen Independentziaren plazan, eta bertan izan genituen herrialdetako txapeldunak eta Euskal Herriko muslari onenak aurrez aurre. Ondoren txistulariek gidaturiko kalejiran guztiak merkatu plazara bertaratu ginen.

Goizean zehar ligillaeran jokatu zuten, taldeka banatuta eta guztiak guztien aurka aritu ziren. Zeregin horretarako Euskal Herriko Mus Federazioak ahalik eta talde anitzenak osatu ditu, talde bakoitzean herrialde ezberdinetako muslariak izan direlarik.

Goiz erdian talde bakoitzeko garaileak elkarren artean lehiatu ziren,, nor gehiagotzea lortzen duenak aurrera jarraitzen zuelarik.

Eguerdian herri bazkariaz gozatzeko aukera izan zuten partehartzaileek, Kuxkuxtu txarangarekin girotuta.

Arratsaldeko nor gehiagoka berriz, Barandiaran aretoan burutu zen 16bikoteren artean. Gau partean nagusitu ziren legorretako txapeldunak!

Zorionak partehartzaileei eta txapelketa hau aurrera eraman duzuen herritarroi!