Albisteak

 

Gaztegunea martxan egongo da azaroaren 23tik aurrera

Gaztegune zerbitzua berriz martxan izango da Eliz Atea kaleko eraikinean zapatu honetatik aurrera, hau da, azaroaren 23tik aurrera. Astebururo, 6 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteei bideratutako aisialdi zerbitzua eskainiko da, adin tarte bakoitzari bideratuko espazioetan antolatuta. Hau da, 6-8 urte, 9-11 urte eta 12-16 urte bitarteko erabiltzaileentzako aisialdi zerbitzua emango da zapatu eta domeka arratsaldeetan.

Gainera programazio berria jarriko da martxan, irteera eta ekintza bereziekin. Gogoratu beraz, astebururo ume eta gazteek haien solasaldiaz gozatzeko aukera izango dutela Gaztegunean.