Albisteak

 

GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK

Larrialdi egoera honetan asko dira oinarrizko beharrizanei aurre egin ezin dioten lekittarrak. Beharrizan hauetara zuzendutako diru laguntzei buruzko informazioa izateko eta eskaerak egiteko, udaleko gizarte zerbitzuen bidez egin behar da.

Gizarte larrialdietarako laguntzak, besteak beste, hurrengo oinarrizko gastuei aurre egiteko bideratzen dira: Alokairu-gastuak, janaria, energia-gastuak eta jantziak, hezkuntza, elikagai, prestakuntza eta osasun-arretak sortutako gastuak, beti ere sistema publikoak ez badituzte estaltzen.

Laguntza ekonomiko hau jaso ahal izateko, aurretiaz oinarrizko gizarte-zerbitzuetako profesionalek aurkeztutako eskaerak kasuz kasu baloratzen dituzte.