Albisteak

 
Gizarte zerbitzuetako etxez etxeko laguntza zerbitzuaren araudi berria jarriko da martxan

Lea Artibai Amankomunazgoak Etxeko laguntza zerbitzuko araudi berria jarriko du indarrean, EAEko mailan dagoen antolamendura egokituz. Neurri honek Lekeition ere izango du eragina eta helburu zehatza izango du: menpekotasun egoeran dauden, menpekotasun egoeran egoteko arriskua duten edo egunerokotasuneko zereginak egiteko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzea.

Lehen zein orain, etxeko laguntza zerbitzua laguntza eta prebentzio zerbitzua da, batez ere zerbitzuaren erabiltzaileak beraien etxean bizitzen jarraitu ahal izateko eta horretarako, laguntza pertsonala eta etxekoa ematen zaie, erabiltzaileak etxean moldatu ahal izateko eta gizarteratzeko, bakardadea saihestuz.

Halere, orain, laguntza pertsonala lehenetsiko da beti ere eta etxeko arreta jaso ahal izango dute laguntza pertsonaleko zerbitzua jasotzen dutenek edo menpekotasun arriskuan daudenak.
Pertsonaren menpekotasuna da ardatza eta egunerokotasuneko zereginetarako zailtasunak  dituzten egoera hauetako pertsonak ere definituta dauzkagu araudi berri honetan, hala nola: Babesik gabe eta/edo bazterkeria egoeran dauden edo arriskuan dauden pertsonak, gaixotasun mentala edo terminala duten pertsonak, tratu txarrak jasan dituzten pertsonak, abandonatze egoerak direla-ta, oinarrizko beharrak bermatuta ez dituzten pertsonak, 65 urte edo gehiago dituztenak, beraiek edo beraien zaintzaileak gaixondo egoeran egonez gero eta menpekotasuna duten zaintzaile nagusiak. Pertsona menpekoen zaintzaile nagusi diren pertsonei ere, arnas zerbitzua eskainiko zaie araudi berri honetan.

Araudi honetan, pertsona bakoitzari emango zaion zerbitzua, Gizarte Zerbitzuen Legeak araututa, eskubide subjektiboa hala bermatuz.

Honek guztiak, araudi berria indarrean jartzeak hain zuzen ere, zerbitzu osoa berriz aztertzea ekartzen du, pertsona bakoitzari ematen zaion laguntza mota, intentsitatea, egiten diren zereginak eta nola ez ba, honek guztiak jasotzen den zerbitzuagatik familia bakoitzak ordaintzen duen kuotaren eguneratzea dakar.

Prozesu guzti hau, hurrengo hilabetetan egingo da eta 2020ko urrirako zerbitzu eta kuota barriak kalkulatuko dira,  horretarako,  onuradunen etxeetara bisita bat egingo dute gizarte langileek, baina aurretiaz, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik harremanetan jarriko dira bisita egun horiek zehazteko. Bisita horretan gizarte langileak pertsonen premien balorazio berria egingo dute zure etxean egiten diren zereginak egokitzeko.