Albisteak

 
Harbiatx kaleko lurzoru zati bat hondoratzen zegoela eta, udalak hasi berri ditu kaleko egonkortze lanak. Maiatzaren erdialdera arte luzatuko diren konponketa lanak 10.352,45€tako aurrekontua dute. Denbora honetan, lurzorua egonkortu, eskailerak egokitu eta ur estolda saretak behar bezala jarriko dira. 2016an, konponketa lanen bigarren fasea San Inazio kalean egingo da.