Albisteak

 

Lekeitioko Udalak, Eragintza Kultur Erakundearekin batera, udalekuak antolatu ditu uztail honetarako. Udalekua lehen hezkuntzako haurrei, 6-12 urte bitartekoei, zuzenduta dago eta bi txandatan banatuko dira, 40 ume gehienez txanda bakoitzean. Txandok uztailaren 1etik 15era eta 16tik 30era banatuta egongo dira; eta jarduerak, goizeko 10etatik eguerdiko 13.00era arte.

Udalekuetako gai nagusia “Jarrera Osasuntsuak” izango da eta horri lotuta beste hainbat gai eta balore ere jorratuko dira: euskara, parekidetasuna, kultur artekotasuna, ingurumena, parte hartzea, bizikidetza, sormena, elkarlana… Garatuko diren ekintzak ere asko izango dira: tailerrak, eskulanak, kirola, jolasak, txangoak herrian zehar, abestiak, ipuinak, eta abar.

Lekeition erroldatutako umeek 38 € ordainduko dute hamabostaldiagatik; eta 76, hile osoagatik. Lekeitiotik kanpo erroldatutakoek, berriz, 76 € hamabostaldiagatik; eta 152, hile osoagatik.

Udalekuetan parte hartu nahi duten umeek izena udaletxean eman beharko dute, eta ekainaren 20a da izena emateko azken eguna.