Albisteak

 
Lekeitioko Udalak hileta zibilak egiteko aukera eskaini nahi die herritarrei. Araudia landuta dago jada eta ostegun honetako osoko bilkuran aurkeztuko da. Hala, ordenantza hori onartuta, hiletak egiteko espazio publikoa eta zibila izango lukete herritarrek eskura. Udalak bi aukera emango ditu hileta zibilak egiteko, bata pleno aretoan eta bestea Ikusgarri Aretoan. Modu honetan, zeremonia zibilak ere lekua izango dute Lekeition.
 
Neurri honekin, udalak erlijio sinesmenetatik kanpo kokatzen diren bestelako hiletei duintasuna eta errespetua erakutsi nahi dio. Jendartearen nahiak entzun eta egitasmo konkretuak gauzatu behar ditugu gai honetan ere. 2013ko otsailean  udalak ahalbidetu egin zuen errautsak kanposantuan lurperatzea. 2015ean hileta zibilak egiteko aukera eman nahi dugu.