Albisteak

 

HAUTESKUNDEETAN BOZKATZEKO MAHAIAK ESKOLA PUBLIKORA ETA ITURRIOTZ INSTITUTURA LEKUZ ALDATUKO DIRA

Uztailaren 12an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak ospatuko dira. Hilabeteotan bizi dugun egoera dela eta, segurtasun neurriak handituko dira. Hori horrela, hautes-mahaiak ohiko lekuetatik aldatu beharra daude. Mahaiak, Larrotegi auzoan dauden eskola eta institutura mugituko dira, bertan espazio gehiago dagoenez, segurtasun protokoloa betetzea errazagoa baita. Sarrera eskolako patiotik izango da eta bertan argi zehaztuko da bakoitzak non bozkatu behar duen.

Gainera, hurrengo egunotan etxean jasoko dute herritar guztiek bozketa mahaien inguruko informazioa biltzen duen esku-orria. Gogoratu baita, egun horretan maskara jarrita eraman beharko dela. Egoera berri honen aurrean, segurtasunez bozkatzeko beharrezko neurri guztiak hartuko dira, lasaitasun osoz joan ahal izatea bermatuz.