Albisteak

 

Azkenengo asteetan hilda agertutako txakur ugariren kasuak heldu dira udalera. Antza denez, arratoiak hiltzeko botikaren bat irentsi ondoren gertatu dira kasu hauek.

Hau dela eta, udalak jakinarazi nahi du, aurreko legealditik, udaleko kale garbiketa zerbitzuaren baitan ematen den arratoiak hiltzeko botiken kudeaketa, kanpoko enpresa batek daukala. Hauek, soilik karkaba eta estolden barrura botatzen dute botika. Hau da, arratoiak egon daitezkeen guneetan, baina inoiz ez kale edo jendea ibili daitekeen gune publikoetan. Enpresarekin harremanetan egon ostean, gainera, azkenengoz, urte honetako apirilean bota zela botika hori ziurtatu dugu.

Bestalde, komunikabideetan zabaldu denaren ildotik, adierazi nahi dugu, kale garbiketaz arduratzen den zerbitzua azken urteetako berdina dela, ez duela inongo murrizketarik jasan. Honenbestez, gezurtatu nahi dugu, hilketa hauen arrazoia, kaleen garbitasunarekiko utzikeria ondorioz sortu diren gehiegizko arratoiei aurre egiteko pozoien erabilera dela. Izan ere, zerbitzua aurreko legealdiko berdina da, ondorioz baita kaleen garbitasuna ere, eta ez da arratoien gehiegizko hazkunderik eman.

Hau ikusurik udala, txakur jaubeekin bildu da, egoeraren berri izan eta irtenbide bat aurkitzen saiatzeko. Bertan puntu batzuk adostu ziren eta ildo horretan ari gara lanean. Alde batetik, hilketa hauen kausa txakur kakak ez batzea izan daitekeela uste denez, jaube guztiei gutun bat helaraziko zaie, Lekeitioko udalak 1997an onartu zuen ordenantzaren berri ematen, non gorotzak batzearen derrigortasuna azaltzen den eta baita ez betezearen zigorrak zehaztu.

Bestalde, hildako edo gaixotutako txakurren inguruko zifra asko dabiltza herrian, baina ez dakigu zehatz mehatz zenbat diren. Horregatik, datorren ostirala, abuztuaren 10a baino lehen, txakur hil edo gaixotu zaion orori, udaletxetik pasatzeko edo udala@lekeitio.com-era idatzi bat helarazteko eskatu nahi diogu. Idatziaren edukia:

  • Txakurraren arraza
  • Jaubearen izena eta kontakturako datuak