Albisteak

 

LGTB (Lesbiana, gay, transexual eta bisexualen) eguna dela eta, Lekeitioko Udalak "Homosexualitatea historian zehar" izenburuko erakusketa antolatu du ekainaren 28tik uztailaren 5era arte. Erakusketa Eskolapeko aretoan egongo da ikusgai; eta Gehitu, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartearen bidez bertaratu da.