Albisteak

 
    Lea-Artibaiko Mankomunitatea osatzen dugun 10 udalerriok hondakinen bilketa-zerbitzu mankomunatua dugu, batera ematen dugu alegia, Urbasa enpresari esleitutako kontratu baten bitartez. Kontratu hori 2013ko abenduaren 31n bukatzen da. Beste alde batetik, eskualdeko batez besteko birziklapen-tasa %27koa da. Hori kontutan izanda mankomunitateak erabaki zuen, zerbitzu-kontratua berriro esleitu baino lehen, gaur egungo egoeraren diagnostiko bat egitea, eta horretan oinarriturik, birziklapen-tasak hobetuko dituen kudeaketa sistema bat diseinatzea. Hori egiteko, Spora enpresa kontratatu zen. 
 
    Momentu honetan diagnostikoa eginda dago; eta herriarekin kontrastatzeko momentua dela iritzita, Lekeitioko Udalak parte hartze prozesu bat abiatuko du eta herritar orori luzatzen dio deialdia, bertan parte har dezaten.

Lehenengo bileren egutegia ondorengoa da:

• Urriaren 22an, martitzena, goizeko 11:00etan
• Urriaren 23an, eguaztena,  eguerdiko 15:00etan
• Urriaren 28an, astelehena, iluntzeko 19:00etan

Bilerak Kultur Etxeko Azkue aretoan izango dira.