Albisteak

 

Lekeitioko Sentitu elkarteak eta Udalak harrizko labirintoa jarri berri dute Santa Katalinako ibilbidean. Proiektu honekin norbanako bakoitzaren osasuna hobetzea bilatzen dute, lurra eta kosmosarekin konexioak sortuz.

Labirintoaren diseinua kultura anitzeko leku sakratuetan oinarrituta dago, ibilbidea mendebaldetik ekialdera kokatuz, “iluntasunetik argitasunera” hain zuzen. Ibilbidea egiten dutenen osasunean onura handiak eragiten dituela adierazten du Sentituk, eta ideia eta pentsamenduei ordena ematen laguntzen diela. Era berean, harriak ordena jakin batetan kokatuta daude, gure ibilbidea haien arabera zuzenduz.

Hortaz, elkarteak adierazten duenez, labirintoaren ibilbidea egitera ausartzen direnek jakin beharra dute, lur eta kosmosaren arteko energia hartu-eman hori hautematean geldi mantendu beharko direla, ondoren bidea berriz jarraitzeko.