Albisteak

 
Abenduak 14an egin ziren 3. Udal Multikirol Topaketak. Oraingoan,  Tximista Atletismo taldearen laguntza izan dugu. Goizeko 10:30tan hasita eguerdiko 13:00ak arte iraun zuen topaketak. LH 1-2ko 60 ume inguruk parte arte zuten, giro ederrean murgilduta. Atlestismoaren modalitatera moldatutako hainbat joko-jolas eginez gustura aritu ziren partehartzaile guztiak. Udal multikirol proiektuak, lekeitioko eta inguruko herrietako umeak elkar ezagutzea ahalbidetzen du: ikastetxeetako zatiketa gainditu, eta ikastola zein eskoletako umeak elkarrekin aurkitzeko gune bat izan nahi du.