Albisteak

 

    160 ordu baino gehiago eskeiniko dira astean 31 ikastaro ezberdinetan

Lekeitioko Kiroldegiak kirol eskaintza zabala eta askotarikoa eskainiko du aurtengo ikasturterako. Astean 160 ordu baino gehiago emango dira 31 ikastaroetan: 135 ordu lurreko ikastaroetan eta 31 ordu uretako ikastaroetan. Ikastaro batzuk gainera, hainbat maila eta adin tarteentzako eskainiko dira.

Aurten gainera, azken eskakizun eta tendentziei jarraiki ikastaro berriak eskainiko dira: Zunba, Dantzak, Gap, Yoga, Padel, Hit Trainning eta igeriketa terapeutiko ikastaroak prest daude jada urritik aurrera hasteko. Horrez gain eskaintza zabaldu eta herritarrei egokitzeko asmoz, asteburuetan umeentzako igeriketa ikastaroak eskainiko dira. Asteburuetan ere bi ikastaro izango dira: larunbatetan spinning plus eta igandetan padel.

Aurten beraz, Pilates, Spinning, Powerpump, Funky-jazz, Karate, Balet, Multikirola, Fitness, Eskalada, Hardfit, Aerobic, Fulkontakt, Dantzak, Yoga, Zumba, Gap, Padel, Hit training, igeriketa, Igeriketa terpeutikoa  eta aquagym ikastaroak emango dira.

Gimnasio gelan ere, Fitness monitore bat izango da astean zehar goizeko 10:00etatik 13:00etara, 15:00tik 21:00etara. Fitness monitoreak gimnasioko erabiltzaileen kirol ariketak gidatu edo makinetan laguntza eskainiko du. 

Kiroldegiaren ordutegia ere ahal denik eta zabalena mantenduko da.

• Astelehenetik-Ostiralera:   KIROLDEGIA: 9:00-13:30 /15:00-21:30 TRINKETEA: 9:00-21:30

• Larunbatak:    KIROLDEGIA ETA TRINKETEA: 9:00-13:30 / 16:30- 20:00

• Igandeak eta Jai egunak:   KIROLDEGIA TEA TRINKETEA: 9:00-13:30

2014 urteko ikastaroen prezioak ondorengoak dira:
• nagusientza 3 egun: 34,5€
• nagusientzat 2 egun: 28,75€
• Pilates 2 egun: 33€
• umeentzat 3 egun: 32,15 €
• umeentzat 2 egun: 24,10€
• umeentzat 1 egun: 17,90€
• Bazkide ez direnei + 14€
• Bi ikastarotan apuntatzen denari -3€ ikastaro bakoitzean

         


LURREKO EKINTZAK

           

           


URETAKO EKINTZAK