Albisteak

 

Zer ez garen baino, garena eta sentitzen duguna ikurren bidez publikoki adierazteko gonbitea egin zion Udalak herritarrei eta gaur, udalak bere egin du konpromiso berdina:  Ikurrina, euskal herritar guztion ikurra izanik, gure kaleetan beronen presentzia bermatzea. Hori horrela, gaur hainbat herritar hurbildu dira Udaletxe aurrean jarri berri den ikurrina ikustera. Datozen egunetan, Talaian, Lumentza mendian eta Garraitz irlan jarriko da.

Zentzu honetan, Lekeitioko Udalak bere egin du Udalbiltzaren “Euskal Herritarrak gara eta ozenki adierazi nahi dugu” mozio proposamena.