Albisteak

 

Independentzia enparantzan dagoen erabilera anitzeko kioskoa kudeatzeko prozesua zabaldu du Lekeitioko Udalak. Honez gain, erabilera anitzeko kioskoaren ondoan 55 m2ko terraza bat jartzeko baimena emango da. Kontratua lau urterako izango da, beste lau urtez luzagarria alde biek nahi baldin badute. Kontratuaren prezioa urteko 10.000 €koa, BEZ gabe, izango da. Lizitatzaileek diru kopuru hau hobetu dezakete.
 
Urte guztirako kontratua da eta lokala egunero irekiko da. Bere ordutegia goizeko 7:00etatik goizaldeko 1:00etara izango da. Adjudikatzaileak, beharrezko neurriak hartuko ditu bere langileek euskaraz hitz egin ahal izateko bezeroei eta kioskoan ipiniko diren kartelak, gutxienez euskaraz idatzita egongo dira.

Adjudikazioa prozedura ireki bidez egingo da, hainbat irizpide kontutan izanda, 100 punturen gainean. Kontratu honen oinarri izango diren irizpideak ondokoak izango dira:

  1. Eskaintza ekonomikorik altuena. 51 punturaino
  2. Administrazioak jarritako materialaz gain enpresarioak ipiniko dituen elementuen kalitatea, originaltasuna eta itxura. Debekatuta gelditzen da plastikozko altzariak ipintzea eta baita merkatal publizitatea edo babesa dutenak ipintzea bai kioskoaren barruan zein terrazan.15 punturaino
  3. Lizitatzaileek ekonomikoki baloratutako hobekuntzak eta zerbitzua hobetzeko balio dutenak 13 punturaino
  4. Zerbitzuaren antolaketa eta proposatuko den ustiapen-plana.12 punturaino
  5. Bertan lan egingo duten langileen prestakuntza 9 punturaino

Kontratazio mahaian partehartuko dute, alkateak, hirigintzako batzordeburuak, Hirigintzako eta Ingurumeneko zinegotziak, idazkariak eta kontuhartzaileak. Kontratazioaren espedientea eta bere dokumentazio teknikoa Udaleko Bulego Orokorretan eskuratu ahal izango da. Gainera, lizitazioaren iragarkia eta baldintzen agiria www.lekeitio.com web orrialdeko Kontratzailearen Profilean egongo dira eskuragarri. Aurkezteko azken eguna martxoaren 18a, 14:00ak orduetara arte da.