Albisteak

 

Gaur goizaldean, gizon bat hil da Lekeitioko portuan, autoan zegoela uretara erorita. Jaiotzez senegaldarra zen eta kale salmentan lanean zebilen Lekeitioko jaien harira.

Berehala protokoloa martxan jarri da, eta jarduneko alkatea eta udal ordezkariak bertaratu dira. Gorpua jada Bilbora eraman dute. 

Lekeitioko Udalak doluminak eman nahi dizkie bere familia zein lagunei. Atsekabe handia eman digu  gertatutakoak. Ezbeharra etxetik urrun gertatzeak familiaren samina areagotzen du eta horregatik babes guztia eskaini nahi diogu familiari.