Albisteak

 

Lekeitioko Udalak abenduaren 15ean Itsas-Arrantza Ondarearen Jardunaldien zortzigarren ekitaldia ospatuko du

  • ‘Lekeitio Itsas Ondarearen Zentroa’ proiektuaren nondik norakoa den Herriko itsas eta kultura ondarea berreskuratze lanean jarraitzen du Udalak
  • Aurtengo jardunaldiak turisten profila aztertuko du. Bestalde, aurten landutako proiektu pilotuari jarraituz, Lekeitioko eliz ondarea azalduko da.
  • Jardunaldia abenduaren 15ean izango da Lekeitioko Kultur Etxean

Lekeitio, 2015eko abenduak 10. Lekeitioko Udalak aurrera jarraitzen du Herriko itsas eta kultura ondarea berreskuratzeko erronkarekin. Hori dela eta, ‘Lekeitio bideratzen duen itsasargi, ondarea’ izenburupean zortzigarren urtez antolatu ditu Itsas-Arrantza Ondarearen Jardunaldiak. ‘Lekeitio, Itsas Ondarearen Interpretazio Zentroa’ proiektuaren ardatza den ondarearen aberastasuna mantendu eta zabaltzea du helburu.

Aurtengo jardunaldiak gai bi ukituko ditu:

Batetik, turistaren profila aztertuko da, baina enpresa baten ikuspuntutik. Zer nolako profila du itsas ondarean interesa duen turistak? Zer eskatzen du? Zer nahi du jakin? Nondik dator?... galdera asko erantzuteko. Horretarako, Noemi Lekubek, The Basque Way enpresakoa, bere esperientzia azalduko digu.

Bestetik, Euskal Kostalde esparruan, funtsezko osagarria da Lekeitioko ondarea. Aurreko urteetan Sosoaga Jauregiko dolarea, Santa Katalina Itsasargia, Marierrotaren bisitak edo beste bisita gidatuak antolatu dira. Beste baliabide batzuekin batera, Lekeitioko Itsas Ondare Zentroa osatzen dute.

Aurten, udan martxan jarritako proiektu pilotuari jarraituz, Jasokundeko Andra Maria Basilikaren itsas eta eliz ondarea landuko dugu. Zergatik da hain interesgarria ondare ikuspuntutik gure basilika? Horretarako, Juan Manuel Gonzalez Cembellin, Bilboko Eliz Museoaren zuzendaria, gurekin egongo da bisita gidatuen proiektua azaltzeko, eta baita ere bere esku, basilikara bisita gidatu bat egingo dugu hitzaldiaren ostean.

Beste urte batez, honako hauek dira jardunaldiaren helburuak:

  • Euskal kostako turismo panoraman Lekeitio erreferentziazko herritzat kokatzea.
  • Lekeitio bisitatzeko helburu berriak sortzea.
  • Produktuen garapenerako baliagarriak izango diren erreferentziazko esperientziak ezagutzea.
  • Itsas alorra turismo izaerako proiektuetan sartzea.
  • Ekonomia jarduerarekin, baina baita, ondarea eta memoria historikoa berreskuratzean turismoak daukan garrantziaz herritarrak jabearaztea.

Honako hauei zuzendurik dago jardunaldia:

  • Publiko orori.
  • Euskadiko kultura ondareari dagokion turismo balore bultzatzeaz zerikusia daukaten arduradun eta teknikariak. 
  • Kultur Elkarte, Arrantzaleen Kofradia eta herriko zein eskualdeko beste erakundeei.
  • Esperientziak eta herriaren etorkizunerako erronka ezagutzeko interesa daukaten enpresa, eta turismo alorrarekin zerikusia daukaten denda, taberna, jatetxe, e.a.en jabe eta arduradunak. 

Doakoak diren jardunaldiak, abenduaren 15ean, goizeko 10tan, izango dira Lekeitioko Kultur Etxean.

EGITARAUA:
10:00 Inaugurazioa
Lekeitioko Udal alkatearen ongi etorria
10:05 Nola sortu turismo produktuak ondarea oinarri hartuta. Zer nahi du jakin gugandik turistak?
Noemi Lekube, The Basque Way.
10:35 Lekeitioko Jasokundeko Santa Maria Basilikaren eliz ondarea turismo produktua bihurtzen
Juan Manuel Gonzalez Cembellin. Bilboko Eliz Museoaren Zuzendaria
11:00 Galderetarako/eztabaidarako tartea
11:15 Santa Maria Basilikara bisita gidatua
Juan Manuel Gonzalez Cembellin. Bilboko Eliz Museoaren Zuzendaria

Moderatzailea:Nekane Irusta,Leartibai Garapen Agentziko turismo teknikaria eta Lekeitioko Itsas Ondare Zentroko arduradun teknikoa.

Informazio gehiago:
Nekane Irusta. 645009477   behargintza@lekeitio.com