Albisteak

 

Lekeitioko Udalak, Hika antzerki-taldearen eskutik, Itsasoaren emazteak antzezlana eskainiko du Independentzia plazan, ekainaren 27an, barikua, gaueko 22.30ean.

Antzezlanak, euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz.
Kresal usaineko emakumeen historia. Haien begietatik dantzatu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinierak afizioz…