Albisteak

 

URRIAREN 31TIK AURRERA IGERILEKU TXIKIA IREKIKO DA

Igerileku txikia erabiltzeko hurrengo baldintzak izan beharko dira kontuan

1. Instalazioetan sartzeko ordua aldez aurretik hartu beharko da.

2. Abonatuek Santi Brouard kiroldegira 48 ordu lehenago deitu ahal izango dute 08:00etatik 22:00etara.

3. Lehen fase honetan udal kiroldegiko abonatuak bakarrik sartu ahalko dira instalazioetan, datu basean ageri diren familia unitateak izanda hauek.

4. Abonatu gabeak, hau da, erabiltzaileak, ezin izango dira dira instalazioetan sartu. Aurrerago, horiek sartzeko aukera aztertuko da.

5. Abonatutako pertsona bakoitzak bere familia unitaterako (familia bereko bizikideak) baino ezin izango du hitzordua eskatu, bertaratuen kopurua eta izenak zehaztuta.

6. Igerileku txikia 0-5 urte bitarteko haurrentzat bakarrik erabiltzen da. Beraz, adin tarte horretan dauden adingabeek eta haiekin bizi diren pertsona helduek bakarrik erabili ahal izango dute, hau da, beren familia unitateko pertsona helduek.

7. Igerileku txikiko ontzia erreserba egin duen familia abonatuak bakarrik erabiliko dute, eta abonatutako beste inork ezin izango du erabili familia unitatetik kanpo.

8. Igerileku txikia erabiltzeko erreserba honetarako bakarrik izango da, hau da, erreserba berdinarekin ezin izanen da igerileku handia erabili.

9. 0-5 urteko abonatuek, medikuaren gomendioarekin edo aginduarekin, Santi Brouard kiroldegiko harreran medikuak edo espezialistak emandako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, ahal den neurrian erreserba beren beharretara egokitutako ordutegian egin dezaten. Hitzartutako ordutegia aldez aurretik eskatu beharko dute gainerako abonatuek bezala.

10. 13:00etatik 14:00etara ez da hitzordurik emango, instalazioa bigarren aldiz garbitu eta desinfektatuko baita. Ordu horretan, instalazioa itxita egongo da.