Albisteak

 

Isuntza arraun elkarteak ACT ligan partehartzeko hitzarmena

Lekeitioko Udalak eta Isuntza arraun elkarteak bigarren urtez elkarlanerako hitzarmena sinatu dute aste honetan. Arraun elkarteak Lekittarra traineruakin datorren urteko ACT ligan parte hartzeko laguntza jasoko du. Udalak 20.000 euroko diru-laguntza emango dio 2019 - 2020ko denboraldirako. Baita  ere, datorren denboraldirako, Isuntzako aldageletan hobekuntza obrak egiteko prozesua martxan dago. Udalak obra hauek egiteko  106.584 euro bideratuko ditu.

Laguntza honen bidez,  Isuntza ACT ligan beste urte betez egoteko lagunduko die, baita, emakumeak ETE ligan. Aurten gainera, arraunlarien kopuruak zeharo egin du gora.

Laguntza honen bidez,  Isuntza ACT ligan beste urte bete egoteko lagunduko digu, baitta, emakumeak ETE ligan. Aurten gainera, arraunlarien kopuruak zeharo egin du gora. Kategoria guztiak batuz, 167 arraunlari dituzte, 82 neska eta 85 mutil.

Bigarren urtez jarraian, Isuntzako mutilak gorengo mailan egongo dira eta elkarteko neska arraunlarien emaitza onekin batera, aukera paregabea eskainiko dute Lekeitioren izena ACT Ligan eta ETE ligan, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo zabaltzeko.

Denboraldi berria uda aldera hasiko da baina gure arraunlariak hasiak dira dena prestatzen. Zalantzarik gabe, estropada ikusgarriak biziko ditugu. Aupa Isuntza!