Albisteak

 

Isuntza hondartzako harriak baztertzeko lanak

 

Udaldi honetan Isuntza hondartzan harri asko agertu ziren, erabiltzaileei traba eginez eta ur ertzean oinez ibiltzeko ezbeharrak sortuz. Hauetako batzuk naturalak dira, itsasoak ekarri eta eraman egiten dituenak beste edozein hondartzatan bezala; beste batzuk, aldiz, obra-hondakinak dira eta kristal zatiak ere agertu dira. Gure itsasertzaren zaintzaren eskumena Euskal Herriko Itsasertz Mugartearena da eta honek adierazten duenez, harri naturalak hondartzaren parte dira, hauek sortzen baitute harea eta ezin dira kendu.

Orain, harri horiek lekuz aldatzeko baimena jaso ondoren, marea behean dagoen bitartean, harri hauek hondartzako gune batean baztertuko dira, hauek ezin baitira guztiz kendu, baina bai lekualdatu. Hori horrela hondartzan agertutako harriak izkina batean jarriko dira erabiltzaileek ohiko hondartza zerbitzua izatea ahalbidetuz. Garbiketa goizeko lehenengo orduan egingo da erabiltzaileak heltzen direnean dena garbi egoteko.