Albisteak

 
Isuntza hondartzara joatean kontuan izan beharreko neurriak

 

1. Hondartzen denboraldia hasi bitartean, hau da ekainak 15eraino, Isuntza hondartza dinamiko bezala kontsideratuko da; beraz bertan onartutako erabilerak honako hauek izango dira:

Jolas bainua
Paseoak
Uretako kirolak
Banakako kirolak

2. Parkeko karakoleko eskaileretako sarrera itxi egingo da.

3. Alarma-egoerari buruzko Errege Dekretuak eta legedi osagarriak adierazitakoa bete beharko da.

4. Erabiltzaileei gomendatzen zaie hondartzan gehienez 3 orduz egotea.

5. Erabiltzaileei gomendatzen zaie eguzkitakoak, aulkiak, hamakak, koltxonetak, e.a. ez eramatea, behar-beharrezkoa dela uste denean izan ezik.

6. Udaltzaingoa kargutuko da adierazitakoa betetzeko, eta une bakoitzean egokitzat jotzen dituen neurriak hartu ahal izango ditu.

7. Akordu honi hedapena emango zaio.

8. Akordu honen berri Udaltzaingoari emango zaio.

9. Pertsonen erantzukizuna eta elkartasuna eskatzen da herritarren segurtasuna eta osasuna babesteko.




 Dekretua