Albisteak

 

Lekeitioko Udalak, pasa den osteguneko Osoko Bilkuran, zenbait lan arlo berrantolatzeko helburuaz, zinegotzi aldaketa onartu du. Hori dela eta, Edriga Aranburu Agirre izango da hemendik aurrera Garapen Batzordeko batzordeburua, Ainhoa Lopez Eigurenek testigua bere eskutan utzi eta gero.

Karguen aldaketak ez du suposatzen beste aldaketarik batzordean. 2012an Lekeitioko Garapen Ekonomikoaren hausnarketa estrategikoa burutu zen eta, ondorioz, lan lerro estrategikoak eta lehentasunezko ekintzak finkatu egin dira epe ertain eta labur baten, herriko ekonomiaren garapenari dagokionak. Merkatu plazaren dinamizazioa, turismo plana eta Itsas Ondare Zentroaren kudeaketa, merkataritza sektorearekin elkarlana, enpresen lehiakortasuna eta herriko ekonomiaren sustapena lantzen ari dira, besteak beste.

Honez gain, Lekeitioko Hausnarketa Estrategikoa Leartibai Garapen Agentziatik garatutako eskualdeko Enplegu Planean barneratuta dago. Horrela, plan eta ekimen guztiak koordinatuta daude eta herriko ikuspuntua eskualdeko testuinguruan ere kontutan hartzen da.