Albisteak

 
Aurtengo udan jardueren egutegia zabalagoa izango da, goiz eta arratsaldetan banaturik. Pilates, fit bike, aerobik, fitnees, power pump, jazz-funcky, umeentzako igeriketa eta aquagymez aparte, nagusientzako eta gaztetxoentzako zomba egiteko aukera ere izango duzue, baita padela praktikatzeko aukera ere, adin ezberdinentzako taldeak egongo dira. Udako jardueretan apuntatzeko epea ekainak 1etik 19ra izango da. Bazkideek, astean 2 egunetako klaseengatik nagusiek 28, 75 euro ordainduko dute hilean eta umeek aldiz 24,10€.