Albisteak

 
Pasa den urteko arrakasta ikusirik, Lekeitioko Udalak berriro antolatu du Kulturarteko Sukaldaritza ikastaroa. Aurten baina, iaz izena eman zutenekin bete da ikastaroa. Guztira 12 lagunek parte hartu dute eta dohainezko haurtzaindegi zerbitzua jarri da beren esku. Euskal Herria, Venezuela, Kuba, Bolivia, Paraguay eta Madagaskar herrialdeetako errezeten sekretuak partekatu dituzte.
 
Partehartzaileen balorazioa oso positiboa izan da eta horrelako ekimen gehiago antolatzearen alde agertu dira: Arroces del mundo jardunaldiak edota munduko dantzen ikastaroak, esaterako.