Albisteak

 

Inoiz baino gehiago, Lekeitio, kultur kaia bihurtzen da udan. Horrela erakutsi dute oraintxu argitaratutako “uda kultural” euskarrian. Bertan, ekainetik irailera arte izango diren 40tik gora kultur eskaintza agertzen dira eta hala eta guztiz ere, ez da herrian aurkituko den eskaintza kultural bakarra hemen jarritakoa izango.
 
Antzerkia, dantza, musika, erakusketak, jaiak, tradizioa, ikusentzunezkoa, hitzaldiak, txapelketak…. Lekeitiok kultur jarduera bizia duela iritzita, azken lau urteetan Lekeitioko Udalak kultur jarduera hori guztia bildu eta bultzatu nahi du. Uda honetan aurkezten dizuegun egitaraua herriko hainbat eta hainbat kultur taldeekin batera osatu da.  Gure aldetik, urte hauetan, erronka batzuk bete ditugula uste dugu:

- egiten den lan guztiaren eragina kontzentratu.
- egiten den lan guztiaren eragina biderkatu.
- jendea, energiak eta aukerak erakarri.
garapen ekonomiko lokalari lagundu.
interakzioa bultzatu munduan zehar egiten denarekin.

Kultura kargatu eta deskargatu egiten da Lekeitioko kaian. Hangoa ekarri eta hemengoa eramango dugu. Lekeitiarrak kultur trafikanteak gara!