Albisteak

 
  • Lekeitioko Udalaren Kirol Politikaren Irizpide Nagusien lanketa eta garapena izan ziren Kirol Batzordearen lehendabiziko pausua. Hasierako bilerak nolako kirol eredua behar genuen definitzeari eskeini zitzaikion, Lekeitioko kirolaren oinarriak sortzeari hain zuzen ere. Emaitza txosten batean bildu zen. Hainbat eta hainbaten parte hartzeaz martxan jarri zen txosten hau da Lekeitioko kirol ekinbidearen abiapuntua eta ardatza.

  • Era berean, Lekeitioko udalaren iniziatibaz eta herriko kirol talde eta ikastetxeen laguntzarekin, Multikirola Proiektua  jarri zen martxan. Parte hartzeko prest dagoen Lekeitio eta inguru hurbileko herrietako ikasleei zuzenduriko programa honek, kirola egiteko eredu hezigarriago bat bultzatu nahi du. 2012-2013 ikasturtean lehen hezkuntzako eta 2. mailetako ikasleei zuzendu zitzaien. Aurtengo ikasturteak (2013-2014), 3. eta 4. mailetakoak ere hartu ditu. Adin horietako ikasleek kirol aukera ezberdinak ezagutzea helburu duen proiektua da eta urte osoan zehar banatzen diren topaketek osatzen dute programa.

  • Diru laguntzak banatzeko irizpideak onartu dira. Kirol taldeek udaletik duten diru sarrera modu formal eta arautuan banatzeko ezinbesteko bitartekoa da gure ustez.

 

  • Kirol Taldeen eta UKEren arteko Hitzarmenak adostu eta sinatu dira. Hitzarmen hauek, 2007tik ukitu gabe zeuden eta beharrezkoa iruditu zitzaigun UKE eta kirol talde bakoitzaren arteko harreman akordioa definitzea. Hitzarmen hauek tresna bizi/dinamiko bihurtu behar ditugu.

 

  • Urteetan zehar kirol arloak hartu duen dimentsioa dela-eta, hausnarketa sakon bat ematea ezinbestekoa zela ikusi zen. Behin hausnarketa eginda, udalak kirol zerbitzuaren kudeaketa, berrantolaketa eta zuzendaritza eramango duen teknikari baten premia ikusi du. Horregatik Lekeitioko Udalak, Kirol Erakundea kudeatuko duen enpresa edo autonomo bat kontratatzeko, negoziazio bidezko prozedura bat eramango du aurrera. Oinarriak udaleko webgunean daude ikusgai.

 

  • 2014an ordutegi aldaketak eman dira. Horrela, asteburuetan ordu erdi arinago zabalduko da kiroldegia, hau da, larunbat eta igandea goizetan 9:30etan barik 9:00etan zabalduko da eta larunbat arratsaldeetan 16:30etan barik, 16:00etan. Horrez gain, aurten, ekain eta iraileko igande goizetan kiroldegia zabalik egongo da.

 Aipatzekoa da baita ere, Kirol arloan Kirol talde eta eragileok egunerokoan duten jarduna. Goraipatzekoa da berauen borondatezko lan izugarria. Eskeintza zabaltasuna, kirol talde aniztasuna, kirol ekimenetan Lekeitiok duen aberastasuna,… herri honen ezaugarri adierazlea dira, herritarren parte hartze eta lanari zor dioguna.
 
Kirol arloan herri indartsua dugu Lekeitio eta udalak aurrerantzean ere kirol talde eta eragileekin batera lan egiten jarraitzeko prestutasuna erakutsi nahi du.