Albisteak

 

KONTUZ PIROTEKNIAREKIN

Duela urte batzuetatik Gabon zaharretan piroteknia erabiltzeko ohitura handia hartu da. Herritar askorengan sortzen dituen eragozpenez gain, suteak sortzeko arrisku handia ere badakar. Jakina da gainera animaliek ere asko sufritzen dutela hauek erabiltzean sortzen diren zaratekin. Beraz, piroteknia ez erabiltzea eskatzen da herritarren eta herriaren segurtasuna bermatzeko.