Albisteak

 

Kresaletik I: Lekeitio, idatziak eta irudiak

Kresaletik liburu-bilduma herriko ondarea ezagutarazteko asmoarekin sortu da. Azaroaren 1ean aurkeztu zen lehen zenbakia, "Lekeitio, idatziak eta irudiak: 1325-1884" izenarekin. Aitor Iturbe Gabikagojeaskoak idatzitako liburu honetan agiri, armarri, zigilu, eskutitz, artikulu, plano, mapa nautiko, grabatu, margolan eta arte-adierazpide ugari erakutsi eta aztertzen ditu. Lekeitioren inguruan adituek idatzitakoak irakurri eta artista ospetsuek egindako lanak ikusi ahal dira: Pedro Teixeira, Pedro Bernardo Villareal de Berriz, J.R. Iturriza, Wilhem von Humboldt, J.B. Belaunzaran, Pedro Perez Castro, Victor Munibe, Antonio Cavanilles, Juan E. Delmás, Carlos Haes, Antonio Pirala, etab. Lekeitioz idatzi edo margotu dutena bildu eta aztertzen ditu Kresaletik bildumaren lehen zenbakiak: 1325eko hiri-gutunarekin hasi eta Santa Maria elizari 1884an egin zitzaion obrarekin amaituz. Laster, ildo beretik joango diren ale gehiago izango ditugu esku artean.

256 orrialdeko liburu hau Lekeitioko Udalaren babesarekin argitaratu da eta herriko liburu dendetan aurkituko duzue salgai 25 euroren truke. Ez galdu aukera eta eskuratu zure liburua!