Albisteak

 

Lekeitioko Udalak lan poltsa berriak osatu nahi ditu, Mugikortasun eta Hiritartasun laguntzaileena, hain zuzen.

Langile hauek aldi baterako premiak estaltzeko helburua izango dute eta gehien bat uda sasoian, arazoak saihesteko, herriko ibilgailuen eta oinezkoen arteko trafiko jarioa errazteaz aparte, udal ordenantzak betearazteko begirale lanak egingo dituzte, besteak beste animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza (txakurren kakak,..), herritarrentzat araututako aparkalekuen ordenantza zaintzea,..

Udarako, gutxienez, Lekeitioko Udalak hiru pertsona kontratatuko ditu zeregin hauetarako.

Lan-poltsa hauetarako izen-emate epea urtarrilaren 29tik otsailaren 16ra izango da.

Lan poltsaren oinarriak, Lekeitioko Udaleko bulego orokorretan eta web orrialdean daude eskuragarri.

 OINARRIAK