Albisteak

 

Maiatzaren 29an kaleratuko dira oinarriak.

Lekeitioko Udalak aldi baterako premiak estaltzeko lan poltsak jarriko ditu martxan. Lan poltsa horiek ondoko lanpostuak estaltzeko sor litezkeen beharrizanetarako dira: Peoi, kale garbitzaile, eraikin garbitasuneko peoi eta kontserje; azoka arduradun; piszina monitore eta sorosle.

Lehenengo bi poltsak osatzeko lehiaketa- oposaketa egingo da. Piszina monitore eta sorosle lan poltsetarako berriz, oinarrien arabera eskatutako titulazioa daukaten hautagaiek eskariak aurkezteko epearen barruan eransten dituzten merezimenduak baloratuko dira.

Izen emateko epea maiatzaren 29tik ekainaren 23ra ( biak barne) izango da.

Informazio gehiago eta oinarriak www.lekeitio.eus edo Udal bulego orokorretan.