Albisteak

 

Genero ikuspegitik herri antolamenduaren segurtasunaren diagnostikoa berrikusteko, Lekeitioko Udalak deialdi bat egin eta hainbat herritar elkartu ziren seguruak ez diren herriko puntuak identifikatzeko. Identifikatutako puntu ilun horietako bat izan da Larrotegiko autobus geltokia, nahiko ilun zegoen zonaldea baitzen. Hori horrela, Lekeitioko Udalak, autobus geltokia argiztatu du, hain zuzen ere, herriko puntu batean ikuspen edo argitasun eskasa egoteak zuzenean eragiten du emakumeon segurtasunaren pertzepzioan eta ondorioz, osasun psikikoan nahiz fisikoan eragina du. Horrez gain, baldintza horiek eraso sexistak gertatzeko arriskua handitzen dute. Horregatik, beharrezkoa da puntu hauek identifikatzea eta beharrezko egokitzapenak egitea.

Berrikuspenarekin jarraituz, 2015. urtean beste deialdi bat egiteko asmoa du Berdintasun Batzordeak ez seguruak diren zonaldeak berrikusteko eta hobetzeko proposamenak egiteko.