Albisteak

 

Lekeitioko Udalak eta Lide Amilibia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco - ko Gizarte Politiketako Sailburuordeak hitzarmena sinatu zuten ekainaren 26an, Lekeitio Euskadi Lagunkoia sareari atxikitzeko, horrela, adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatzeko eta sustatzeko konpromisoa bermatzeko.

Euskadi Lagunkoia Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako Age-friendly Environments Programme ekimenean oinarritzen da, eta bitarteko eraginkor honek adineko pertsonei eta komunitateei lagundu egiten die haien ahalmen osoa ustiatzen eta gizartean parte hartzen beren ingurunea, udalerriak, herriak eta hiriak haien beharrizan, desio eta gaitasunen arabera eraiki ditzaten; aldi berean, laguntzak, babesa, segurtasuna ematen dizkie eta, hartara, mugimenduaren bultza-indar bihurtzen dira, baita egitasmoa garatzeko protagonista, eredu eta gidari ere.

Egun, Sarea Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak bultzatzen du, eta hiru lurraldeetako 46 udalerrik osatzen dute.