Albisteak

 
Euskal Herri osoko udalerriek nazio marka berbera erabiltzeko  udalbiltzaren proposamenari batu zaio Lekeitio. Modu honetan, Udalak hiru seinale berri jarri zituen atzo, udalerriko hiru sarrera ezberdinetan. Helburua nazioa identifikatuko duen marka bat bultzatzea da, eta udaletatik zabaltzea gizartearen arlo guztietara. Ekimenak, Euskal Herriaren nazio egitura indartzeaz gain, herrien arteko saretzea lortzeko, euskal herritartasuna bultzatzeko eta nazioartean Euskal Herria ezagutarazteko balioko duela uste dugu.