Albisteak

 

Lekeitioko alkateak eta Potxuak Martxan Emakume Taldeak eskatuta, Lekeitioko anbulatorioan bildu dira gaur Galdakao Ospitaleko gerentearekin, anbulatorioko zuzendariarekin eta Osakidetzako ordezkariekin.
 
Aurretik, abuztuan bildu ziren, haurdunaldia eteteko aukeren inguruan eta ginekologiaren zerbitzuaren inguruan hitz egiteko. Gaur berriro batu dira Ginekologia Zerbitzua egun bakarreko zerbitzua ematera pasatuko delako.

Bileran alkateak eta Potxuak Martxan-eko kideek osasun arloko ordezkariekin ondorengo erabakiak adostu dituzte:

  1. Emakumeen osasunari zuzendutako eskuorri bat ateratzea. Bertan emakumeentzako dauden osasun zerbitzu ezberdinak azalduko dira. Eskainiko den informazioaren artean haurdunaldia eteteko aukeren ingurukoa dago, guretzat garrantzia berezikoa.
  2. Osasun arloko ordezkariek ondorengo konpromisoa hartu dute: Ginekologia Zerbitzuaren itxaron zerrenda inoiz ez dela izango hilabete baino gehiagokoa.