Albisteak

 

Lekeitioko Abaroa Etorbideko 11 arketa berristeko obrak gaur hasi dira. Helburua estolderia sistema hobetzea da. Etorbideko bi guneetan interbenituko da: lehena Abaroa etorbideak Zumatzeta kalearekin bat egiten duen tokitik Eskolapera arte, eta ondoren Eskolapetik Juan Bautista Eguzkitze ingurura arte.

Ur Patzuergoak zuzendutako obrak iraun bitartean, ibilgailuentzako zirkulazioa itxita egongo da eta zamalanetarako bakarrik erabili ahal izango da. Herritarrentzat oztopoak ahal denik eta txikienak izateko, aktuazioa bi fasetan egingo da eta beraz zirkulazioa ere eremuka itxiko da. Guztira lanak 3 astez iraungo dute.

Eremu honekin amaitutakoan, bigarren herritarrek gune hauek zamalanetarako bakarrik erabili ahal izango dituzte ibilga ibilgailuentzako