Albisteak

 

Lekeitiok bere atala izango du urtarrilaren 17tik 21era Madrilen ospatuko den FITUR turismo azokan. Honekin, herria nazioarte mailan gehiago ezagutzera ematea bilatuko da, bere txoko adierazgarrienak jendearen begien bistan jarriz.

Lekeitiok, urtero bezala, 2017an ere harrera ona izan du turisten aldetik. 27.511 izan ziren turismo bulegora gerturatu zirenak. Datu hauei, Santa Katalinako itsasargia bisitatu zuten 3.469 pertsonak gehitu behar zaizkie. Gainera, 569 pertsonak hirigunearen bisita gidatuetan jaso zituzten eta 3.254k Santa Maria basilika ikusteko aprobetxatu zituen beraien opor egunak. Hauetako gehienak Madril eta Bartzelona ingurukoak izaten jarraitzen dute, guztira ia 12 mila izanez. Era berean Frantziarrak, Alemanak eta Erresuma Batuko jende askok ere etortzen jarraitzen dute, 7.600 inguruk hain zuzen. Euskaldun asko ere hurbiltzen dira Lekeitiora, batez ere, Bizkaitarrak.

Gainera, aurten ere herriko leku desberdinak bisitatzeko asmoa dutenek, jakin herriak hainbat aukera eskaintzen dituela:

SANTA KATALINAKO ITSASARGIAK ateak irekita izango ditu hurrengo ordutegian:

Larunbatak: Goizetan (11:30 – 13:00) eta arratsaldetan (16:30 – 18:00)
Igandeak: Goizetan (11:30 – 13:00)

Astean zehar ere egongo dira bisitak, hauek aldez aurretik eskatutako txandak izan beharko dira eta gutxienez 20 pertsonakoak. Prezioa: Nagusiak: 6€ / Haurrak eta Jubilatuak 4,5€

HIRIGUNEAN ere egongo dira bisita gidatuak, beti ere aldez aurretik txanda eskatuta eta gutxienez 15 pertsonako taldeak sortzen direlarik. Prezioa: Nagusiak: 4€ / Haurrak eta Jubilatuak 2€.

Era berean, Hiriguneko Audiogidak ere egongo dira Asteartetik Larunbatera, 10:00 – 13:30. Lau hizkuntzatan. Prezioa: 3€

SANTA MARIA BASILIKA bisitatzeko aukera egongo da, gutxienez 15 pertsonako taldeetan. Txanda aurretik eskatu behar da. Prezioa: Nagusiak 4€ / Haurrak 2€

BEHE DENBORALDIAN %20KO DESKONTUA EGONGO DA TALDEENTZAKO (25 NAGUSI EDO GEHIAGO)
*Prezioak BEZ barne. ORDAINKETA: Esku dirutan edo bankuko kontuan.
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK: 94 684 40 17 | turismo@lekeitio.eus