Albisteak

 
Atzo, irailaren 13an, Lekeitioko Udala, Lekeitioko Euskal Zine Bilera antolatzen duen lantaldeko kide batzuekin batera, Donostiako Zinemaldiko zuzendaria den Jose Luis Rebordinosekin batzartu zen. Helburua, Zinemaldiarekin elkarlanean jardutea. Rebordinos guztiz zabalik azaldu zen elkarlan horretarako eta horrez gain ideia batzuk ere mahairatu zituen. Abenduan berriz batzartzeko konpromezua adierazi du, elkarlanerako hitzarmen bat lantzeko eta elkarlanaren edukia zehazteko. Azkenik, Jose Luis Rebordinoseri eskertu nahi diogu atzoko hitzordua izatea eta eskeinitako arreta bikaina, kontuan izanda Donostiako Zinemaldia ongo barikuan hasten dela eta azken orduko gorabehera eta komunikabideei atenditzeko konpromisoen artean Lekeitioko Euskal Zine Bilerari tartea egin diolako.