Albisteak

 

Lekeitioko Udalak eta Kitto elkarteak Margo Lehiaketaren V. biurtekoa ospatuko dute aurten. Lehiaketa elkarlanean antolatzen da 2004 urteaz geroztik. Aurtengo edizioak portua eta alde zaharra izango ditu gai. Beti bezala, euskarriaren tamaina librea da eta kolorezko atzealdea izan dezake. Edonork parte har dezake. Ez dago adin mugarik. Euskarri bat baino gehiago zigilatu daiteke, baina obra bat bakarrik aurkeztu.
 
Euskarrien zigilatzea Barandiaran aretoan egingo da, udaletxe azpian, maiatzaren 31n goizeko 9:00etatik 10:00ak bitartean.

Lan amaituak Barandiaran aretoan entregatuko dira, sinatuta, 14:00etatik 14:30era. Epaimahaiaren erabakia arratsaldeko 15:00etan emango da Barandiaran aretoan. Epaileen erabakiak behin betikoak eta aldaezinak dira.

SARIAK:
1. Saria: 1200 € 
1, 2 eta 3 accesit: 300 €
Herritarren saria: 200 €
18 urte baino gutxiagoko saria: 100 €
Lehen saria jasotzen duen koadroa Lekeitioko Udaleko Kultur Erakundearena izatera pasako da.