Albisteak

 

Lekeitioko Udalak, Lea-Artibai Landa garapenerako Elkartearen laguntzaz, Santo Tomas Azoka  ospatuko du datorren abenduaren 21ean. Urtero bezala, ohiko azokaz gain, eskualdeko etxe-abereen erakusketa egongo da ikusgai.

Egitarauaren helburu nagusia Lea-Artibai eskualdeko lehen arloko nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizleen lana sustatzea eta, aldi berean, haien produktuen kontsumoa bultzatzea da.
 

Azokan ikusi eta erosi daitezkeen produktu nagusiei dagokienez ondoko hauek aipa daitezke: hestebeteak, ortuariak, fruta, txakolina, behi- eta ahuntz-esnearen eratorriak, eztia, ahatekiak, baserriko ogia eta euskal pastela, ardi- , behi- eta ahuntz-gazta, piper txorizeroak, okela, kontserbak ekologikoak, eta baita lore idorrak ere.

Produktu freskoak eta sortu berriak izango dira, kasu askotan artisautzako prozesuen bidez ekoizten direnak, eta saltzailea zuzenean ekoizten duen pertsona bera izango da.
 

Azoka honen antolakuntza gutxi gora behera 5500€ko kostua du eta, BBK Gizarte ekintzaren laguntza  jasotzen da.
 

Aurten ere Landa Garapenerako elkartea arduratuko da postuak jartzeko eskaerak kudeatu eta bideratzeaz. Azokan parte hartzeko, eskaerak Lea-Artibai Landa Garapenerako egoitzan, zein telefonoz edo helbide elektronikoz egin behar dira. Epea azaroaren 17arte zabalik egongo da.
 

Azokaren eremu mugatuagatik, baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiak jaso ostean, Udalak, Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkartearen laguntzaz, aukeratuko ditu azokaren esparruan erakusketa eta salmenta postua izango duten ekoizleak.
 

Izena emateko eta edozein zalantza argitzeko:

Telf: 94 620 36 11

e-mail: leaartibai@leaartibai.org

Ordutegia: 08:00-15:00