Albisteak

 

Aste Santuetan, apirilaren 13tik 17ra,  Lekeitioko turismo bulegoak 935 bisitari jaso ditu, pasa den urtean baino %20 gehiago. Bestalde, epe honetan hurbiltzen diren bisitarien jatorriak antzekoak dira: Euskaditik %32,73, Espainiar Estatutik %51,76 eta atzerritik %15,51.

Ostatuen okupazioari dagokionez, lehenengo 4 egunetakoa %100a izan da, eta ondorengo egunetan %80koa gutxi gora behera. Sektoreak pasa den urtearekin konparatuz bisitari gehiago egon dela ere somatu du.

Bestalde, Lekeitioko Santa Katalinako Itsasargiak 117 bisita izan ditu Aste Santuko astean. Eguraldi ona dagoenean turistek nahiago izaten dute kanpoko paisaiaz gozatzea, toki zarratu batean sartu baino.

Turisten profilari dagokionez, familiak, bikote eta lagunak nagusi izan dira aurten eta euren eskaerak kultur ibilbideak, natur ibilbideak, irlara joateko aukerak, hondartza, gastronomia eta kultur ekitaldiak izan dira.

Lekeitioko Udalak, turismo aktiboa, kulturala, anitza eta urte osokoa bultzatzen jarraitzen du,  dauzkagun inguru paregabeak erakartzen duen turismo eredu klasikoa osotuz eta haratago joanez. Laburbilduz, gure ondareari lotuta, gure nortasunaren inguruan eraikia eta ospakizun tradizionalen inguruan oinarritutako turismoa.