Albisteak

 

Lekeitioko Udako Arte Erakusketan izena emateko epea zabalik dago iada eta martxoaren 31an bukatuko da. Udako Arte Erakusketak alor ezberdinetako artistengana heldu nahi du, arte aniztasunaren isla izan dadin.

Erakusketan parte hartu nahi dutenak Lekeitioko  Kultur  Etxera  hurbil daitezke izena ematera edota kulturetxea@lekeitio.eus helbidera  idatzi. 

Izena  ematerakoan,  artistak  bere  lanen  argazki  eta dokumentazioa (biografia eta erakusketaren azalpenak) aurkeztu beharko ditu. Ondoren, Udaleko Kultur sailak ebaluatuko ditu aurkeztutako lanak.

Apirilaren hasieran   onartuen eta baztertuen zerrenda aurkeztuko da eta ondoren zozketa baten bitartez hautatuko dira behin betiko partehartzaileak.

Lehentasuna izango dute Lekeitioko eta eskualdeko artistek.

Artista bakoitzaren erakusketaren iraunaldia aurkeztutako artista kopuruaren arabera izango da. Astebeteko erakusketak izango dira printzipioz baina 2 astetara luza daitezke aurkeztu den partaide kopurua ez bada handiegia.

Aurten ere, hainbat arte diziplinetaz gozatzeko aukera izango dugu herrian.