Albisteak

 
Lekeitioko Udalak, 2016an Abaroa Jauregiko Teilatua konpondu zuen. Orain 2017an,   eraikinak eman ahal dituen erabilera aukerak mahairatuko dituen proiektua gauzatu nahi du. Abiapuntua, eraikina berrerabilera zuzkidura ekipamendua izatea eta berau balioan jartzea da.

Proiektua idazteko laguntza teknikoa emateko lizitazio prozedura zabaldu du gaur Udalak, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuaz. Proiektua zehaztu eta idazteko epea 9 hilabetekoa izango da. Epe honen lehen fasean herritarren partehartzea bultzatuko da, Udalaren “Lekeitio zeure erara” ildoa prozesu honetan ere jarraituz.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 133.000,00 eurotakoa da, BEZ barne.

Gaurtik hasita, interesatuek eskaintzak aurkezteko 20 egun naturaleko epea daukate.

Informazio gehiago www.lekeitio.eus kontratatzaile profila atalean.