Albisteak

 
Lekeitioko udalean berria pozez jaso dugu, badakigulako norbanako eta eragileen indarrari esker lortu dela abortuaren legea bertan behera geratzea. Udalak, emakumeek beraien gorputzaz erabakitzeko eskubidea bermatu behar dela deritzo, eta hortaz abortua libre eta doakoa izan behar dela. Orain, tentuz begiratu beharko dira indarrean dauden legeak eta ezarri nahi dituzten aldaketak.