Albisteak

 

Gaur egun herritarrok Bizkaibuseko 3512 Lekeitio – Iurreta – Bilbo linea erabiltzea kasu askotan ordu ta erdiko bidaia izaten da.

Lekeitioko Udaleko Udal Gobernuak denbora hau murrizteko hartutako konpromisua bete nahian, azterketa sakona egiten dabil arlo honetako adituekin, egungo zerbitzua aztertu eta hobetzeko asmoarekin.

Azterketaren ondorio,  linea hobetzeko aukerak eta bideak planteatuko dituen txostena izango da zeina urte bukaerarako prest egongo den.

Ondoren, txostenean agertzen diren alternatiba guztiak Bizkaiko Foru Aldundiari helarazi eta azalduko zaizkio eta Udalak tinkotasunez jokatuko du, denbora murriztearen garrantzia aldarrikatuz, gaur eguneko denbora gehiegizkoa baita eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko denbora oinarrizko faktorea dela eta Lekeitiok daukan garraio publiko bakarra autobusa dela gogoraraziz Aldundiari.