Albisteak

 

Kontuan izanda 40 urte baino gehiago dauzkatela, Herri Eskolako eraikin gorriko leihoak aldatzeari ekin dio Lekeitioko Udalak uda sasoia dela aprobetxatuz, hau da, umerik ez dagoenean alegia.

Leihoak aldatu beharra daude umeen segurtasuna hobetzeko eta energia galerarik ez egoteko. Bi fasetan aldatuko dira.

2016.urtekoa lehen fasea izango da, eraikineko leiho erdiak aldatuko direlarik eta 60.000 euroko inbertsioa suposatuko du.

2017an azken fasea buruko da falta diren leihoak ordezkatzeko.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Udalaguntza programaren baitan dirulaguntza jaso du lehen fase hau burutzeko.