Albisteak

 

Lekeitioko Udalak pertsona nagusien segurtasuna eta bizi kalitatea hobetze aldera, 86 urtetik gorakoei zuzendutako egitasmoa jarriko du martxan aurten ere. Egitasmo hau iazkoaren jarraipena da. Honen bidez, 24 etxetara hurbilduko gara, sute eta gas ihesek sortu ditzaketen arriskuak ekiditeko ekipo teknikoak jartzera eta larrialdietarako ebakuazio plan zehatzak egitera.
 
Zerbitzua doakoa da herritarrentzat, eta Udalak hartuko du bere gain kostu osoa, beraz, onuradunek ez dute ezer ordaindu beharrik izango. Zerbitzua ezartzeko ezinbestekoa da aurretik etxebizitzaren azterketa egitea, eta horregaitik datozen egunotan behar bezala identifikatutako teknikaria joango dira etxeetara, beharrezko suen kontrako detektagailua jartzera. Detektagailu horiek jartzeko ez dago obrarik egin beharrik.

Suen kontrako detektagailuak kea hauteman eta alarma bidez funtzionatzen du. Gauez bizten diren suteetarako oso egokia da, lotan gaudela, alarmak iratzartzen gaituelako eta etxekoen eta bizilagunen ebakuazio arina egiten laguntzen duelako. Pertsona gorrentzat, alarmak argi gorria pizten du.

Era berean, egitasmo honek bigarren helburu bat ere badauka: etxeko ebakuazio planak egitea. Nagusiek, mugikortasun-arazoak dituztenez, ebakuazio azkar bat egin ahal izateko, garrantzitsua da erreakzio-denborak murriztea. Kontua da aurrez sarbide-irtenbideak ondo aztertuta egon behar direla, bai eraikinekoak, bai etxebizitzakoak, eta horretarako ondoan dauden eranskinak errebisatu eta etxebizitzaren ezaugarri nabarmenenak ere ezagutu beharko dira. Irisgarritasuna osoa bada, ebakuazioa ere osoa izango da. Kanpaina honi esker lortuko den onura pertsona hauen sendikoentzat ere zabal daiteke, familia askok seguruago egingo baitute lo.

SOS DEIAK erakundeak emandako datuen arabera, EAEn azken urteetan etxetan izandako istripuen %80a suteak izan dira. Bizkaiko datuak kontutan edukiz, urtero 2000 etxetik gora jasaten duten sute bat. Pertsona nagusien elkarteek gero eta kezka handiagoa azaltzen dute bakarrik bizi izateak sortzen dituen arriskuei buruz. Pertsona nagusiak, hainbat eta hainbat kasutan mugikortasun arazoekin, beste batzuetan galera kognitiboekin eta beste batzuetan biekin, etxetan suteak jasateko arrisku handiagoa dauka. Arrisku hauek murriztu eta pertsona nagusi eta bere ingurukoen segurtasuna eta bizitza kalitatea bermatu asmoz, etxeetan egon daitezkeen sute eta gas ihesen ondorioz sortuta istripuei aurre egitea du egitasmo honek.

Bestalde, Lekeitioko udalaren bitartez 78 etxeetan dagoeneko ipinita dauden ke detektagailuen errebisioa ere egingo da egunotan.