Albisteak

 

Iradokizunak eta alegazioak egiteko 2 hilabeteko epea zabaltzen da

Lekeitioko Udalak,  Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren Aurrerakin dokumentua idatzi du, zeinetan plangintzaren irizpideak, helburuak, aukerak eta oinarrizko konponbide orokorrak jasotzen diren, baita Ingurumen-Azterketa estrategikoa ere.

Euskal Herriko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 87 eta 90.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Udalek jendaurrean jarriko dute aurrerakin dokumentua bi hilabeteko gutxieneko epeaz, pertsona interesatuak berau azter dezaten  eta komenigarritzat jotzen dituzten iradokizun eta proposamenak aurkeztu.

2017ko martxoaren 30ean, jendaurrean jartzea argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta argitaratzen den hurrengo egunetik hasiko da kontatzen epea, beraz, martxoaren 31an hasi eta maiatzaren 30an bukatuko da.

Dokumentua osotasunean, www.lekeitio.eus web orrialdean (HAPO atalean) edo Lekeitioko Udaleko Bulego Orokorrean dago.

Aurrerakin dokumentuaren kopia digital bat Lekeitio udalerriaren mugakide diren udalerri ere bidaliko zaie, hau da,  Mendexa eta Ispaster.